Bortz lagun hil dituzte Damaskon, bonba-auto bat leherrarazita
Gutxienez bortz lagun hil zituzten atzo Damaskon, bonba-auto batekin atentatua eginda, Libanoko Al-Mayadeen telebistaren arabera. Erasoa Jaramana auzoan izan da, herritar gehienak kristauak eta druzoak diren eremuan. Astebetean Jaramanan leherrarazitako hirugarren bonba-autoa da atzokoa, eta, guztira, hemeretzi lagun hil dituzte. Gobernuak «talde terroristak» egin ditu erantzule. Horren arabera, muturreko islamista sunitek gutxiengo erlijiosoak paratu dituzte jomugan. Siriako Armada Askearen arabera, ordea, erasoak gobernuaren konspirazio bat dira, gutxiengoen sostengua lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu