Botswanako Auzitegi Gorenak Gobernuaren erabakia atzera bota zuen iazko abenduan, eta Gobernuak boskimanoei Kalahariko Erdialdeko Erreserban ehizatzeko debekua kendu zuen. Ehizan aritzeko eskubidea dutela esan zuen Gorenak, eta gainera, arbasoen lurretan bizitzeko eskubide konstituzionala aitortu zien. Irabazi historikotzat jo zuten indigenekepaitegiaren erabakia, baina praktikan eskubideak urratzen jarraitzen dutela salatzen ari dira egunotan. Azkena aste honetan bertan gertatutakoa izan da. Sei lagun atxilotu dituzte baimendutako lurretanehizatzeagatik.
Sei boskimanoren etxeetara sartu ziren epailearen baimenik gabe, eta hura eskatzeagatik etxeetan ziren guztiak jipoitu zituzten. Polizia etxera eraman zituztenek, berriz, pistolekin mehatxuak jasan behar izan zituzten eta atxilotuta egon ziren sei egunetatik lautan jan gabe eduki zituzten. Atxiloaldia igaro ostean, baina, kargurik gabe utzi zituzten aske.
Ingurugiro begiraleak eta poliziak kontu har ditzala eskatu diote Gobernuari behin eta berriz, baina beste aldera begiratzen duela salatu dute.
Ehizan aritzea eragotzita«gosez hiltzera zigortzea» dela deliberatu zuen epaileen gehiengoak boskimanoei arrazoi ematerakoan, baina Gobernuari arrazoi eman zion epailerik ere egon zen, eta epaiak ez duela gatazkarekin amaitzea lortuko ohartarazi zuten.
Gobernuaren aurka 200 bat boskimanok jarri zuten salaketa 2002an. Gobernuak ohiko bizilekutik kanporatu zituen eta kanpamenduetan laguntzen menpe egokitu. Horrek erabat aldatu zienbizimodua. Kalahariko basamortuaneta inguruan 20.000 urtean bizi izan dira boskimanoak; Afrikako herririk zaharrena da.
Milioika izan ziren boskimanoak, baina egun ozta-ozta iristen dira 100.000 biztanlera; 48.000 bat Botswanan eta gainerakoak Angolan, Hegoafrikan, Namibian, Zambian eta Zimbawen bizi dira.
Boskimano
Harrapaketarako eskubidea epaitegian irabazita ere, atxilotu egin dituzte sei lagun, Botswanan; mehatxatu eta jan gabe eduki dituzte, eta kargurik gabe askatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu