438 libiar ume GIB birusaz kutsatu zituztela leporatuta bizi osorako kartzela zigorra jarri zien orain bi aste Libiako Auzitegi Gorenak bost erizain bulgariarrari eta palestinar mediku bati, eta gaur goizean aske utzi ditu, lehengo astean hala erabaki zuelako Kontseilu Judizial Gorenak. Zortzi urtez kartzelan egon dira Libian.
Gaur goizean iritsi dira seiak Bulgariara. Georgi Parvanov Bulgariago presidenteak segituan eman die indultoa guztiei.
Europako Batasunak azkeneko asteetan harremanak izan ditu Libian, honek haiek aska zitzan. Kaltetuen familiartekoekin kalte-ordainen inguruan akordio batera iritsita lortu dute zigorra ordezkatzea.
MunDUA
Bost erizain bulgariarrak eta palestinar medikua utzi ditu libre Libiak
Seiak gaur goizean heldu dira Bulgariara. Lehengo astean haiek aske uzteko erabakia hartu zuen Libiako Kontseilu Judizial Gorenak, Auzitegi Gorenaren epaia indargabetuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu