Mundua

Bost estatubatuar soldadu hil dituzte Iraken, eta beste bi bahitu

Irakeko presidenteordearen seme bat larri zauritu dute Bagdaden.

2007ko maiatzaren 12a
17:37
Entzun
Bost estatubatuar soldadu hil dituzte gaur Iraken, eta beste bi bahitu. William Caldwell Ameriketako Estatu Batuetako Armadaren bozeramaileak egiataztu du albistea.



Gertaera Mahmudiyan izan da, Bagdad hiriburutik 30 kilometrora, euren patruilak erasoa jaso duenean. Bost hildakoekin batera beste bi soldadu zihoazen eta, Al Hurra telebista katearen arabera, bahitu egin dituzte. Irakiar itzultzaile bat ere bazihoan haiekin, eta ez dakite non den orain.

Ez da hura gaur Iraken izan den atentatu bakarra. Tarek al Hachemi Irakeko presidenteordearen seme bat larri zauritu dute Bagdaden, leherketa batean. Hiriburuan bertan beste leku batean, bi irakiar soldadu zendu dira, leherketa batean.

Balad herrian, hiru emakumezko eta bi gizonezko hil dituzte. Eta Bagdadeko zenbait tokitan, tiroz hildako hamazazpi lagunen gorpuak aurkitu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.