Mundua

Bost estatubatuar soldadu hil dituzte Iraken

2009ko apirilaren 11
12:04
Entzun
Mosulen (Irak) gaur egindako atentatu suizidan bost estatubatuar soldadu hil dira, eta Irakeko hiru polizia ere bai. Erasoaren egileak bonba-kamioia lehertarazi du.

Irakeko polizia etxearen eta Ameriketako Estatu Batuetako armadaren egoitza izan dira helburuak, iturri ofizialen arabera, eta 60 bat lagun zauritu egin dira.

Bagdad hiriburutik 400 kilometrora dago Mosul, iparraldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.