munDUA

Bost frantziar bahitu dituzte Nigerren

Beste bi lagun ere harrapatu dituzte haiekin. Uztailean frantziar bahitu bat hil zuen Al Kaedak.

2010eko irailaren 16a
18:01
Entzun
Nigerren zazpi lagun bahitu dituzte gaur goizean, eta haietatik bost frantziarrak dira, Frantziako Gobernuak dioenez. Beste biak Togokoa eta Madagaskarrekoa dira. Arlit eskualdean izan da bahiketa. Bost frantziar horietako bik Areva energia nuklearreko enpresan egiten dute lan eta hiruk Satom ingeniaritzakoan.

Ekintzaren egilea Al Kaedaren taldeetako bat izan daitekeela azaldu dute.

Joan den uztailaren 21ean Michel Germaneau frantziarra bahitu zuten Nigerren, eta Al Kaedak hil haren bukaeran hil egin zuen, Frantziak erakunde horren kontrako operazio bat egin ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.