Joan den larunbatean autobus bat erre zuten Marsellan. Autobusa kiskalita geratu zen eta neska gazte bat larri zaurituta dago. Gaur, Marsella iparraldeako Lilas eta Oliviers auzoetan sarekada egin du Poliziak eta bost gazte atxilotu ditu. Asteburuko sutean parte hartzea leporatzen diete.
France Info irrati kateak zabaldu duenez, kalez jantzitako hainbat polizia sartu dira Lilas eta Oliviers auzoetako eraikinetan. Le Parisien egunkariaren arabera ikerlariak hainbat pista ikertzen ari ziren; lekukoen testigantzak batetik eta bideo grabaketak bestetik.
Frantzia
Bost gazte atxilotu dituzte Marsellan, autobus bati su eman eta neska bat larri zauritzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu