Istripua

Bost guardia zibil hil dira kontrol batean Madrilen, kamioi batek zanpatuta

Kontrol batean ziren bost guardia zibil hil eta beste bi larri zauritu dira bart goizaldean, kamioi batek harrapatuta. Madrilen, A-1 errepideko 74. kilometroan gertatu da istripua, Lozoya de Buitrago herriaren parean. Espaniako Gobernuaren Madrilgo ordezkaritzak emandako azalpenen arabera, kamioiaren gidariak lo hartu, ibilgailuaren kontrola galdu, eta harrapatu ditu Guardia Zibileko zazpi kideak.

2005eko martxoaren 8a
10:34
Entzun
Iturri ofizialen arabera, hamaika guardia zibilek zeukaten jarrita kontrola, besteak beste, "terrorismoaren kontrako lanerako". Hain justu, kontrola jartzen ari zirela harrapatu ditu kamioiak, eta, esan bezala, bost hil dira eta bi zauritu dira.

Kamioiaren gidaria, berriz, zauririk gabe atera da istriputik, eta atxilotuta daukate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.