mundua

Bost hildako izan dira Karzairen anaiordearen hiletan, Afganistanen

Leherketa bat egon da; informazio iturri ofizialen arabera, atentatu bat da. Kandahar hiriko mesikita batean izan da, Afganistan hegoaldean.

2011ko uztailaren 14a
16:34
Entzun

Gutxienez bost pertsona hil dira Afganistango presidente Hamid Karzairen anaiordearen hiletan, Kadahar hiriko meskita batean. Leherketa bat egon da, eta informazio iturri ofizialek esan dute atentatu bat izan dela.

Herenegun goizean hil zuten, tiroz. Talibanek beren gain hartu zuten hilketa, eta ekintza «indartsua eta mingarria» izan zela adierazi zuten. Negozio asko kudeatzen zituela eta —horietako batzuk susmagarriak—, harekin lanean ziharduten gobernuko hainbat kidek —izenik ez dute eman— zalantzan jarri dute noren izenean eta zergatik hil duten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.