'Wilma' urakana

Bost hildako utzi ditu 'Wilma'-k Floridan

Gogor astindu du 'Wilma' urakanak AEBetako Florida estatuaren hegoaldea: bost hildako eta kalte material handiak utzi ditu. Aurretik beste 17 hildako laga ditu Karibean, Mexikon zein Kuban.

2005eko urriaren 25a
17:43
Entzun
Zazpi milioi lagun argindarrik gabe daude Floridan, eta arrisku neurketarako enpresen arabera, 10.000 milioi dolar inguruko kalteak eragin ditu.

Kaio inguruetan, jende asko etxebizitzetako teilatuetan dago, uholdeak handiak direlako. Miamiko aireportua, berriz, itxia egongo da zenbait egunez urakanak eragindako kalteak direla eta.

Floridara iritsi aurretik Mexikon eta Kuban egin ditu 'Wilma'-k txikizio handiak. Kuban, esate baterako, uholde handiak daude Habana hiriburuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.