Etxean egindako bonba bat lehertuta bost lagun hil dituzte gaur Aljerian, Oum El Kamakem herrian. Tebesa eskualdeko Lan Publikoetako zuzendaria, hango zuzendaritzako bi kide eta bi enpresaburu dira hildakoak. Bostak ibilgailu batean zihoazen.
Aljeriaren ekialdean dago eskualdea, Tunisiako mugatik gertu. Ekainean beste bost pertsona hil zituzten, irail hasieran bi soldadu.
mundua
Bost lagun hil dituzte Aljerian bonba bat lehertuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu