Bost lagun hil dira gaur goizean Algarve eskualdeko Maria Luisa hondartzan (Portugal), harriak gainera erori zaizkienean.Momentuz, ez dago argi zenbat zauritu egon daitezkeen. Ezbeharrak harrapatu dituen guztiak portugaldarrak direla adierazi du, herrialdeko itsas armadak.
Portugalen 10:30ak zirenean (hemengo 11:30ean) erori dira harriak, Maria Luisa hondartzan. Hondartza hori Albufeirako labar batean aurkitzen da.
Lekukoen arabera, harriak erortzean "hauts laino handia" sortu da eta bertatik "jende asko oihuka" entzuten zen. Izan ere, Portugalgo hedabideen arabera, "hondartza jendez betea" zegoen.
Ezbeharraren lekura gerturatu dira Anibal Cavaco Silva Portugalgo presidentea eta Jose Socrates herrialdeko lehen ministroa.
Mundua
Bost lagun zendu dira Algarven, harriak gainera erorita
Hondartza batean gertatu da ezbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu