mundua

Bost militar hil dira Espainian, maniobrak egiten ari zirela

Lehergaiak indargabetzeko lanetan ari ziren, Madrilen.

Berria.info
2011ko otsailaren 24a
20:57
Entzun

Espainiako armadako bost militar istripuz hil dira gaur, Madrilgo tiro eremu batean izan den leherketa batean. Lehergaiak indargabetzeko maniobrak ari ziren egiten militarrak, eta hasiera batean hildakoak bi ziren arren, hiru zauritu ere hil egin dira gero.

Hildakoen artean orain dela gutxi Afganistandik iritsitako soldaduak daudela esan du Carme Chacon Espainiako Defentsa ministroak, eta horietako batzuk "adituak" zirela gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.