Afganistango hiriburu Kabuldik hurbil aste honen hasieran gertatu diren borrokaldietan, bost poliziak eta hamabi gerrillari islamistak bizia galdu dute. Hori gertatu da Hamid Karzai presidentearen gobernuko segurtasun indarrek hasi duten erasoaldiaren harira.
Poliziak eta armadak gerrillari islamisten aurkako oldarraldi handi bati ekin zioten herenegun, Kabul hegoaldeko Musai barrutian. Han gerizatzen ziren taliban gudulariekin izandako borroketan, poliziaburu batek bizia galdu zuen. Hamabi gerrillari hil direla ziurtatu du, aldiz, Afganistango Barne Ministerioko eledun Zemarei Basharik. Bestalde, Pakistanekiko mugaldean dago Paktia probintzia, eta lau polizia hil ziren han, bide bazterrean jarritako bonba bat zartatzean.
Frantziako militarrak jomuga
Aldiz, Frantziak Afganistanen zabalduta dauzkan militarretatik hiru zauritu ziren atzo, ekintzaileek Kabul inguruko kuartel baten kontra misil bat jaurti ostean. Kuartelaren barnealdean zart egin zuen kanpoaldetik jaurti zuten misilak, eta Frantziako hiru soldadu zauritu zituen. Horietatik bat Frantziara eraman beharko dute artatzerat, hala zehaztu du Afganistanen zabaldutako militar frantziarren bozeramaile Bertrand Fayet lotinant-koronelak.
Frantziak 2.800 soldadu zabalduta dauzka Afganistanen, ISAFnazioarteko indarrean. 2002ko urtarrilean Kabul inguruan zabaldu zituztenetik, Frantziako 26 soldadu hil dira.
Bost polizia eta ustezko hamabi taliban hil dira Afganistanen borroketan
Frantziako hiru soldadu zauritu dira ekintzaileek Kabul inguruko kuartel baten aurka egindako erasoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu