Mundua

Bosteko eskalan bira jaitsi da 'Gustav' urakanaren indarra

Hala ere, arriskutsua dela-eta oraindik hondamendia eragin dezakeela ohartarazi dute. New Orleansen eta Mexikoko Golkoaren AEBetako kostaldean bizi diren ehunka mila lagunek alde egin dute beren etxeetatik urakanetik ihesi.

2008ko irailaren 1a
18:59
Entzun
AEBetako itsasertzera iristen ari zen heinean Gustav urakanak indarra galdu du: AEBetako Urakanetako Zentroaren arabera, biko indarra du orain Saffir-Simpsonen bosteko eskalan; aldiz, aurreko neurketan hirukoa zuen. Une horretan 200 kilometro orduko gainditzen duten haize boladak iristea espero dute. Azken orduetan indarra galdu badu ere, arriskutsua dela-eta oraindik hondamendia sor dezakeela ohartarazi dute.

Euskal Herrian arratsaldeko bostak inguru zirela jo du urakanak lurra, Cocodrie herrian, Nueva Orleansetik 115 kilometrora, mendebaldera, eta kilometroko 24 orduko abiadurarekin dabil.

AEBetako itsasertzera heltzean GustavKatrina baino ahulagoa da -lauko indarraz jo zuen lurra Katrina-k-, bezperako egunetako iragarpenek besterik bazioten ere. Mexikoko Golkoaren AEBetako kostaldean bizi diren ehunka milaka lagunek alde egin dute beren etxeetatik, urakanetik ihesi. New Orleansen kasuan, esaterako, hiria erabat husteko agindua eman zuen Ray Nagin alkateak, Katrina-k duela hiru urte eragindako hondamendia gogoan hartuta. Gutxi gora-behera 1,9 milioi lagun dira barnealdera alde egiten ari direnak, eta, ondorioz, auto ilarak sortu diraMexikoko Golkoko errepideetan, batik bat, New Orleans irteeretan. Hala ere, bestelako istilurik ez da sortu.

Orain arteko ibilbidean 96 hildako eta hondamen material handia utzi ditu Gustav-ek Karibean. Kuban adibidez, kalte material handiak eragin ditu Pinar del Rio probintzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.