EKIALDE HURBILEKO GATAZKA

Bota edo ez bota

2004ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Herri eta komunitateen artean zubiak eraiki ordez, hesiak altxatzea dute nahiago agintari ugarik. Leku askotan, hesi fisikoak, porlan, metal eta alanbrez eginak. Berlingo lotsaren murrua 1989an eraitsi zuten, baina beste hainbat daude munduan, hala nola, Ipar eta Hego Korea banatzen duena, Belfasteko zenbait auzo eta kale bereizten dituena, Kaxmirren eraikitzen hasi direna... eta Israelek 1967an okupatutako lurralde palestinarren zati batean, Zisjordanian, altxatzen hasi ondoren burutu nahi duena. Zeren eta ikusteko dago Nazioarteko Justizia Auzitegiaren atzoko ebazpenaren ondotik nazioarteak benetan behartuko duen Tel Aviv banaketa hesia desegitera eta palestinarrei ebatsitako konfiskatutako lurrak itzultzera.

Hagako auzitegiaren ebazpenak soilik gomendio kutsua duenez, eta oso litekeena denez aurrekari historikoak ikusita Israelgo Gobernuak hesia ez eraistea, baliteke palestinarrek eta zenbait gobernu arabiarrek Nazio Batuen Asanblea Orokorraren larrialdi bilkura eskatzea, Hagaren erabakia betearazteko beste ebazpen bat lortu nahian. Iturri diplomatikoen esanetan, beharbada heldu den irailean saiatuko dira «ebazpen eragingarriago bat» erdiesten.

Itotzen dituen hesian lanean

Bitartean, Israelek dagoeneko eraikia duen porlan blokez eta alanbre-hesiz inguratuta edota haren itzalean geratu dira ehunka mila palestinar, bizimodu normalaedo ohikoa, okupazioa ez baita desagertu egin ezinik.

Hesiak apartheid egoera areagotu egiten duela salatzen dute palestinarrek. Israelek, aldiz, «segurtasuna bermatzeko» juduena balio izan duela eta ekintzaile palestinarren erasoak murriztu dituela dio.Zernahi modutan, hesiak beren baratze eta soro, eskola, senide eta lagun eta ondoko herrietatik baita mendeetan beren bizitzaren erdigune izan den Jerusalemdik ere bereiztu ditu palestinarrak, ekintzaile zein ez ekintzaile. Denak galtzaile.Galdu, lanpostua ere galdu dute palestinar frankok. Eta zenbait kokagune judurekin gertatu bezala, banaketa hesiaren kasuan ere eraikuntza lanetan dabiltza. Krisi ekonomikoak eta beren seme-alabak elikatu beharrak halako egoeran jarri dituzte. «Lau urtez konpainia baterako lan egin genuen, baina kanporatu gintuzten eta hau da, momentuz, aurki dezakegun lan bakarra» argudiatu du langile batek. Palestinako Aginte Nazionaleko zenbait buruzagiri Israeli hesia eraikitzeko porlana hornitu izana leporatu diete palestinarrek. Batzuen lana, familia elikatzeko; bestetzuena, sakela puzteko. Haiekin, hesia gora. Orain nork eraitsiko du?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.