Irudia. Yemen
BOTEREA, «ESKU SEGURUETAN»
Ali Abdullah Saleh orain arteko Yemengo presidenteak bere presidenteorde zen Abd Rabbu Mansur Hadiren esku utzi du boterea —irudian—. «Askatasuna, segurtasuna, herria eta herrialdea esku seguruetan uzten ditut», adierazi du boterea ofizialki eskualdatzerakoan. Oposizioak eskatu zuen Salehek ekitaldian parte ez hartzea. Urtebeteko matxinadaren ondotik kargua uztea eta 33 urteko agintaldiari amaiera ematea onartu zuen Salehek, zigorrik ez ezartzearen truke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu