Mundua

Botoa eman dutenen babes zabala jaso du Kataluniako Estatutuak, baina parte-hartzea txikia izan da

Botoen %73,9 Estatutu berriaren aldekoak izan dira Kataluniako erreferendumean. Ezezkoak, berriz, %20,76, eta boto zuria %5,34. Beraz, boto emaileen gehiengo zabala proiektuaren alde agertu da. Nolanahi ere, hautesleen erdiak baino gutxiagok (%49,42) parte hartu dute bozketan, eta hainbat alderdi eta sektore politikok nabarmendu dute horrek murriztu egiten duela Estatutu berriaren onarpena.

2006ko ekainaren 19a
17:22
Entzun
Parte-hartzea txikia izan arren, Estatutu berria bultzatzen aritu diren alderdietako buruzagiek testuaren onarpen zabala azpimarratu dute, hala nola, Pasqual Maragall PSCko buru eta Kataluniako Gobernuko presidenteak zein Artur Mas CiUko buruzagiak. Halaber, Estatutu berria kataluniar guztien onerako dela nabarmendu dute biek ala biek.

Kataluniaren burujabetza nahiak asetzen ez dituelako eta Kataluniako Legebiltzarrak onartutako testuarekin zerikusirik ez duelako egitasmoaren kontrako botoa eskatu duen ERCk, berriz, parte-hartze txikiaren oinarrian ase ezintasun hori dagola iritzi dio. Hots, onartu dena ez dela kataluniarrek nahi zuten Estatutua adierazi du.

Doi-doi kontrako arrazoiengatik ezezkoa eskatu duen PPk, berriz, auzitan jarri du onartu den Estatutuaren zilegitasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.