IRAN
Botoa emateko epea luzatu egin dute agintariek parte-hartzea sustatzeko
Irango hauteslekuak hamalau orduz egon ziren irekita atzo. Presidentetzarako bozak arreta eskasa izan zuen herritarren artean eta parte-hartzea sustatzeko botoa emateko epea bi orduz luzatu zuten agintariek. Teheranen ilara luzeak egin ziren bozkalekuen kanpoaldean. Hauteskundeak ez direla demokratikoak salatu eta boikotatzeko deia egin zuten hainbat indar politikok eta atzerrian bizi diren iraniarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu