Botoen zenbaketa ofiziala hasi dute Mexikon

Bozen Batzordeak ez du onartu ezkerraren eskaria, eta ez dituzte boto guztiak berriz zenbatuko

Erredakzioa
2012ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Joan den igandeko hauteskundeetako botoen zenbaketa ofiziala atzo hasi zen Mexikoko 300 barrutietako kontseiluetan, eta okerrik ezean, igandea baino lehen ezagutaraziko dituzte emaitza ofizialak. Presidentea, Senatua eta Diputatuen Ganbera aukeratu zituzten, eta lehen zenbaketen arabera PRI atera da garaile hiruretan, presidentetza Enrique Peña Nietoren esku geratuz. Orain arte zabaldu dituzten datuak PREP Hauteskundeetako Behin-behineko Emaitzen Programak emandakoak dira, eta ez daukate balio ofizialik.

Lopez Obradorrek hauteskundeak ez direla garbiak izan salatu du, eta boto guztiak berriro zenbatzeko eskatu zion herenegun gauean IFE Hauteskunde Institutu Federalari. Bost orduko eztabaidaren ostean, ezkerreko hautagaiaren eskaria ez onartzea erabaki du IFEk, eta gaineratu du kontaketa berriz egitea eskatzeko eskumena barrutietako kontseiluena dela legearen arabera.

Bestetik, PAN eskuineko alderdiak ere Nuevo Leon estatuko botoak berriz zenbatzeko eskatu dio IFEri. PREPn arabera, estatu horretan PRIk irabazi dio PANi botoen %0,58gatik. Bozak baino bi egun lehenago, itun bat sinatu zuten lau hautagaiek, emaitzak onartuko zituztela aginduz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.