Frantzia

Boveren hautagaitza onartu dute azkenean

Balekotzat jo dituzte aurkeztu dituen 500 sinadurak. Hamabi hautagai izango dira Frantziako Presidentetzarako apirileko bozetan, lehen itzulian.

2007ko martxoaren 19a
18:26
Entzun
Jose Bove globalizazioaren kontrako buruzagiak azkenean izango du aurkezterik Frantziako Presidentetzarako hauteskundeetara, Konstituzio Kontseiluak ontzat jo dizkiolako gutxienez aurkeztu beharreko sinadurak (hautetsien 500).

Harekin, hamabi hautagai izango dira apirileko bozetan, lehen itzulian (maiatzean izango da bigarren itzulia). Hauek dira beste hamaikak: Nicolas Sarkozy (eskuina, UMP), Segolene Royal (sozialista, PS), François Bayrou (zentroa, UDF), Jean Marie Le Pen (eskuin muturra, FN), Arlette Laguiller (ezkerra), Olivier Besancenot (ezkerra), Marie George Buffet (komunista, PCF), Gerard Schivardi (ezkerra), Dominique Voynet (Berdeak), Philippe de Villiers (eskuina) eta Frederic Bihous (Ehitza, Arrantza, Izadia eta Tradizioa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.