Bozak aurreratuko dituzte Herbehereetan
AMSTERDAM. Mark Rutte Herbehereetako lehen ministroaren hitzetan, «bistan da» bozak aurreratu beharko dituztela. Gobernua osatzen duten demokristauak eta eskuin muturreko PVV Askatasunaren Alderdiko kideak ez datoz bat defizitaren helburuak zehazteko garaian. Demokristauen VVD Askatasunaren eta Demokraziaren aldeko Alderdi Popularrak PVVri egotzi diote adostasun ezaren errua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu