Bozak baliogabetzeko eskatu dute Kongon
KINSHASA. Kongoko Errepublika Demokratikoan iragan astelehenean egindako presidentetzarako hauteskundeetan «iruzur sistematikoa» izan dela salatu dute hamaika hautagaietatik lauk, eta bozak baliogabetzeko eskatu dute. Hauteskunde Batzordeak ontzat eman ditu bozak, boto txartelen manipulazio kasuak eta indarkeria gertakariak izan arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu