Afganistango hauteskundeak

Bozak bertan behera uzteko eskatu dute Afganistango presidentetarako 18 hautagaietatik 15ek

Presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin dituzte gaur Afganistanen, baina bozketa prozesua ez dela garbia izan salatu dute 18 hautagaietatik 15ek. Salaketa hori egiteaz gain, bozak bertan behera uzteko eskatu dute. Hamid Karzai jarduneko presidentea eta hauteskundeak irabazteko faboritoa, eta azken egunotan hari atxikimendua agertu dioten Abdul Asib Arian eta Said Ashak Galliani hautagaiak dira bozketa prozesuarekin konforme agertu diren bakarrak. Hauteskundeen Kudeaketarako Batzorde Bateratuak ez du oraindik kexari buruzko erabakirik hartu.

2004ko urriaren 9a
17:51
Entzun
Bozak bertan behera lagatzeko eskatu duten 15 hautagaien arabera, hauteskunde prozesua ez da "garbia eta librea" izan. Zehazki, herritar askok behin baino gehiagotan eman ahal izan dutela botoa salatu dute: "Okerreko tintarekin markatu dituzte botoa eman duten hautesle asko, eta, ondorioz, berriro bozkatu ahal izan dute", salatu du Abdul Satat Sirat prozesuarekin ados ez diren 15 hautagaien bozeramaileak.

"Gaurko hauteskundeak ez dira zilegiak, geratu egin behar dira; gainerakoan, ez dugu emaitza onartuko", erantsi du.

Hamid Karzai jarduneko presidentearen bozeramaile batek, berriz, bozak garbiak izan direnetz Hauteskundeen Kudeaketarako Batzorde Bateratuak ebatzi behar duela adierazi du, hots, Nazio Batuen eta Afganistango ordezkaritza batek osatutako batzordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.