Bozak inpugnatzeko mehatxua egin du Torresen koalizioak
Heldu den irailaren 11n izanen dira bozak Guatemalan, eta arreta gune nagusia Sandra Torresen kasuan dago. UNE-GANA koalizioko hautagaia da Torres, baina Hauteskundeetarako Auzitegi Gorenak eta Guatemalako Auzitegi Gorenak haren izendapena debekatu ondotik, Konstituzio Auzitegiaren esku dago azken erabakia. UNE-GANAk adierazi du Torresi parte hartzeko debekua berretsiz gero, bozak inpugnatuko dituztela. Alvaro Colom presidentearen emazte ohia da Torres. Iragan apirilean dibortziatu ziren, baina oposizioko alderdiek salatu zuten Torres bozetara aurkezteko espresuki banatu zirela. Izan ere, presidentearen senideak ezin dira presidentetzara aurkeztu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu