LIBANO

Bozak maiatza eta ekaina artean egitea ebatzi du Beiruteko legebiltzarrak

Erredakzioa
2005eko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Siriako azken soldatuek Libano uztetik biharamunean, Najib Mikati lehen ministroak osatutako gobernuak Legebiltzarraren oniritzi zabala lortu zuen atzo. Saio berean, Libanoko diputatuek ontzat jo zuten Mikatiren gobernuak planteatutako Legebiltzarrerako hauteskundeak egiteko data. Hala, boz hauek maiatzaren 29a eta ekainaren 19a bitartean egingo dira.

Najib Mikati xiitak moldatutako 13 ministroko gobernuaren alde boto egin zuten Beiruteko legebiltzarrean atzo bildutako 113 diputatuetatik 109k. Legebiltzarkide bakar batek zuen kontrako botoa eman eta beste hiru abstenitu egin ziren. Emaitza honek agerian utzi du Siriaren aldekoez osatutako gehiengoak eta Damaskoren eraginari arbuio dion oposizioko indarrek oniritzia eman diotela Mikatiren gobernuari. Hala, iragan otsailaren 14an gertatu zen Rafik Hariri Libanoko lehen ministro ohi eta oposizioko burukidearen hilketak piztutako krisi politikoa konponbidean dagoela esan daiteke.

Legegintzaldia, luzatuta

Libanoko indar politikoen arteko adostasuna nabarmendu zen gaur egun jardunean den Parlamentuaren legegintzaldia hiru astez luzatzeko.Hori lortu eta gero, Hassan Sabe Barne ministroak izenpetu zuen Legebiltzarrerako bozak datorren maiatzaren 29an eta hurrengo ekainaren 19a bitartean dauden lau igandeetan egitea finkatzen duen dekretua.

Anartean, Legebiltzarrean eratutako batzorde bereziakindar politikoekinhitzartu beharko du zein aukera egiten den hauteskunde-barrutietarako. Kontu honi dagokionez, baina, iritzi eta joera ezberdinak daude. Batzuek caza izeneko hauteskunde eremu txikia hobesten dute, honek gutxiengoei abantaila gehiago ematen dielakotz. Besteek, aldiz, mohafaza izeneko hauteskunde-barruti zabalagoa nahiago dute. Indar politiko batzuek, berriz, Hezbolak esaterako, zenbaketa proportzionala indarrean jar dadin eskatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.