Ali Khamenei Irango iraultzako buruzagiak Mahmud Ahmadinejaben bozetako garaipen polemikoa babestu du. Mir Hussein Mousaviren jarraitzaileak egiten ari diren manifestazioak berehala amaitu behar dutela ohartarazi du. "Progresisten kaleetako erantzuna ez da onargarria, demokraziaren aurkako erantzuna delako. Akats bat da kaleko mugimenduekin Iraneko Gobernuak haien alde jokatuko duela pentsatzea", adierazi du Khamenei aiatolak.
Iranen hauteskundeen "iruzurrari" buruzko protestek ez dute etenik pasa den larunbatetik. Oposizioak biharko ere mobilizazioak deitu ditu Teheranen. Bozetako emaitzak bertan behera uzteko eskatu dute, eta hauteskundeak berriro egiteko. Izan ere, Ahmadinejabek irabazi zituen bozak alde handiarekin eta Mir Hussein Mousaviren jarraitzaileak ez daude ados bozen kontaketarekin.
Mousavi hautagai progresistaren jarraitzaileak ari dira, batik bat, protestak egiten, eta Ahmadinejad kontserbadore eta egungo presidentearen aldeko miliziekin borrokatu dira egunotan. Irango Polizia ere aritu da manifestarien aurka. Gutxienez, zazpi edo bederatzi pertsona hil dira.
mundua
Bozen emaitzen aurkako Irango manifestazioak demokraziaren aurkakoak direla dio Ali Khamenei aiatolak
Mahmud Ahmadinejaben bozetako garaipen polemikoa babestu du Irango iraultzako buruzagiak. Mousaviren aldekoek biharko manifestazioa deitu dute. Bozetako emaitzak jakin zirenetik oposizioaren protestak etengabeak izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu