Bozen erreforma legearekin adostasunik ez Italiako lehen ministroaren alderdian
ERROMA. Italiako Diputatuen Ganberak hilaren bukaeran bozkatzekoa du hauteskunde erreformaren legea. Matteo Renzi lehen ministroaren ekinbideetako bat da, baina bere alderdian ez du adostasunik lortu. Izan ere, PD Alderdi Demokratak Diputatuen Ganberan dauzkan ordezkari guztiek ez dute babestu erreforma, eta Roberto Speranza bozeramaileak, gainera, dimisioa eman du protesta gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu