PAE Palestina Askatzeko Erakundearen barneko erreforma batzordeak hauteskunde legea aldatzea proposatu du legebiltzarrerako bozetan emakumezkoen eta gazteen parte hartzea indartzeko. Horretarako, alderdi bakoitzaren lehen hiru hautagaietatik bat emakumezkoa izatea eskatzen dute.
Bestetik, hautagaiek, aurkeztu ahal izateko, gutxienez 25 urte izan beharko lituzkete. Gaur egun 28 urtekoa da gutxieneko adina. Presidentetzara aurkezteko, berriz, gutxienez 40 urte izan behar dituzte hautagaiek.
Beste erreforma bat diasporaren ordezkaritza handitzea litzateke. PAEtik jakinarazi dute diasporako botoa sei edo zortzi barrutitan banatuko dutela, eta horiei botoa ematea errazten ahaleginduko direla.
PAEri demokratikoagoa eta gardenagoa izateko eskatu izan diote maiz ekintzaileek, eta iazko batasun akordio nazionalaren ostean hasi ziren PAEn erreformak egiteko eztabaidatzen.
Bozen legea aldatu nahi dute palestinarrek, emakumeak indartzeko
PAEren proposamenak aurrera egiten badu, legebiltzarrera aurkezteko gutxieneko adina ere jaitsiko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu