Bozketa galarazten dutenen kontra neurriak iragarri ditu gobernuak

2012ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Behin-behinekogobernua ez dago prest presidentetzarako hauteskundeak galaraziko dituen edozer onartzeko. Hori dela-eta neurriak hartuko ditu prozesua oztopatzen dutenen kontra, Kamal Al-Ganzouri lehen ministroak ohartarazi duenez. Adierazpen horiek egin ditu hainbat mugimendu sozialek mobilizatzera deitu ondoren. Segurtasun neurri bereziak hartuko dituzte gaur eta bihar bozkaleku inguruan, eta «edozein ezustekori erantzuteko» prest daude.

Nikab edo agerian begiak bakarrik uzten dituen zapiarekin bozkatzera joatea debekatuta dagoela jakinarazi du, eta edozein irregulartasuni adi begira egongo direla segurtasun indarrak; hildakoen nortasuna erabiltzea edo segurtasun indarren izena erabiltzea delitua dela gogorarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.