BPk 5.800 milioi euro emango dizkie kaltetuei

2012ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
LONDRES. BP British Petroleum petrolio enpresak akordioa lortu du Mexikoko Golkoko isuriko kaltetuekin. 5.830 milioi euroren kalte-ordaina emango die. Astelehenean zen hastekoa Erresuma Batuko enpresaren aurkako auzia, baina atzeratu egin dute, eta ez dute esan noiz arte. 2010ean BPren petrolio plataforma batek eztanda egin zuen eta AEBetako inoizko isuririk larriena eragin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.