BRASIL . Bi ministro ohi ustelkeriagatik auzipetzea aztertzen ari da Legebiltzarra

Erredakzioa
2006ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Luiz Inacio da Silva Lula presidentearen gobernuko bi ministro ohi, Jose Dirceu eta Luis Gushiken, auzipetzea aztertzen ari da Brasilgo Legebiltzarra. Batzorde Parlamentarioaren txosten batek ustelkeria leporatzen die biei. Ondorioz, Langileen Alderdia txostena onartu ez dadin ari da lanean. Dokumentuak 150 pertsona ustelkeriagatik auzipetzeko eskatzen du. Horien artean 19 diputatu. Hori guztia hauteskundeen atarian. Hala ere, Legebiltzarreko Batzordeak auzitik kanpo utzi zuen Lula da Silva presidentea.

Bestalde, Ogasun ministro ohi Antonio Palocci galdekatuko dute gaur, ustelkeria leporatuta.



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.