2006ko Munduko Kopa

Brasilek 1-0 irabazi dio Kroaziari, uste baino joko eskasagoa eginda

Pixkanaka selekzio guztien txanda iristen ari da. Gaur, besteak beste, Brasilek jokatu du, askorentzat faborito nagusia dena. Nagusia eta bakarra. Munduko Kopako bosgarren jardunaldia izan da gaurkoa eta hiru partida jokatu dira, F eta G multzoetakoak hain zuzen. Lehen bi partidak G multzokoak izan dira dira: Hego Korea 2 - Togo 1 eta Frantzia 0 - Suitza 0 (biak amaituta). Eta F multzokoa =bBrasil 1-Kroazia 0b.

2006ko ekainaren 13a
23:43
Entzun
Gaurko partidetako protagonisten ezaugarriak:



Hego-Korea

Presiopean. 2002ko ekitaldian laugarren izan zen. Oraingoan, ordea, lanak izango ditu balentria hori errepikatzeko.

Eskarmentua. Selekzioko jokalari dezente aurreko Munduko Kopan aritu ziren.

Lana. Fisikoki selekzio indartsua da. Gainera, langileak dira denak. Talentu gehiegi izan ez arren, erraz egiten dute aurrera.

Togo

Giro txarra. Otto Pfister hautatzaileak dimisioa eman du. Jokalariek jaso beharreko diru-pizgarriak eragin du erabaki hori.

Eskarmentu falta. Estrainekoz arituko da Munduko Kopa batean.

Adebayor. Aurrelari fina da, goleatzailea. Monakon fin aritu ondoren, Arsenalen jokatzen du gaur egun.

Frantzia

Estatistika. Sailkapen fasean elkarren kontra aritu ziren, eta bi partidak berdindu zituzten.

Aldaketak aurrean. Dirudienez, Trezeguet aulkian geldituko da. Wiltord zein Malouda arituko dira hegaletan.

Susperraldia. Azkeneko Munduko Kopan zein Europako Txapelketan kale egin ondoren, gora begira jarri nahi du berriro.

Suitza

Belaunaldiak. Horiek uztartzen asmatu du Jakon Khun hautatzaileak.

Defentsa. Senderos eta Djourou erdiko gazteek Arsenalen jokatzen dute, eta eurak arduratuko dira Henry zaintzeaz.

Frei. Aurrelari bikaina da. Bere golei eta taldearen lanari esker, final-zortzirenetara igaro nahi du Suitzako selekzioak.



Brasil

Estrainekoak. Brasilek Munduko Kopako lehen partida irabazten du normalean. Halaxe egin du azken sei ekitaldietan

Jarraian. Behin bakarrik izan da gai, bi Munduko Kopa segidan irabazteko: 1958an eta 1962an

Talentua. Ronaldinho, Adriano, Ronaldo eta Kakak osatzen dute lauki magikoa. Jokalari denek dute, baina, erasorako joera.

Kroazia

Zuhurrak. Igor Tudor erdilariaren esanetan, txapeldunen kontra berdintzea «aparteko emaitza» lortzea litzateke.

Arriskua. Prso eta Klasnic aurrelariak kontuan hartzeko jokalariak dira.

Estatistika. Bi selekzioak behin bakarrik aritu dira elkarren kontra. Iragan abuztuan jokatutako lehia bana amaitu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.