Brasilek baztertu egin du diktadurako lehen auzia
SAO PAULO. Brasilen diktadura garaian izandako hilketen lehen epaiketa prozesua hastekoak ziren, baina Ministerio Publikoak atzera bota du salaketa, Amnistiaren Legea indarrean dagoela eta. Sebastiao Curiok ustez bost ekintzaile hil eta gorpuak desagerrarazi zituen, eta oraindik agertu ez direla argudiatu zuen defentsak Amnistiaren Legeaz gaindi kasuarekin jarraitzeko. Ez du lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu