Mundua

Brasilen hildakoak 506 dira, eta gorpu gehiago daude identifikatu gabe

Ia 11.000 pertsonak etxetik alde egin behar izan dute, eta ia 5.000 etxerik gabe geratu dira euriteen ondorioz.

2011ko urtarrilaren 14a
15:13
Entzun
Rio de Janeiro eskualdean azken egunetan izan diren euriteen ondorioz 506 pertsona hil dira jada, eta egunetik egunera kopurua handituz doa. Horiek identifikatutako gorpuak direla esan du Brasilgo Medikuntza Institutuak, baina identifikatu gabeko gorpuak badaudela gaineratu du, eta hildakoak 470 baino gehiago direla.

Hildakoez gain, ia 11.000 pertsonak euren etxeak utzi behar izan dituzte, eta euriteen ondorioz ia 5.000 pertsona etxerik gabe geratu dira. Nova Friburgo da kalte gehien jasan duten hirietako bat. Bere atzetik dira Teresopolis, Itaipava eta Petropolis. Jose Eduardo Cardozo Justizia ministroak esan du 250 pertsona gehiago bidaliko dituztela erreskate lanetan aritzeko, eta horrekin batera anbulantziak eta helikopteroak ere bai.

Izan ere, zenbait eskualdetan erabat bakarturik daude milaka pertsona. Gurutze Gorria janaria eta oinarrizko beste produktu batzuk banatzen ari da, baita osasun zerbitzua eskaintzen ere. Dilma Rousseff presidenteak diru sail bereziak onartu ditu kaltetuak izan diren eskualdetara bidaltzeko, bai larrialdietarako bai prebentziorako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.