Breivikek Norvegiako buru politikoak zituen helburu
OSLO. Iragan uztailean 77 pertsona hil zituen Anders Behring Breivik ultraeskuinak Jens Stoltenberg Norvegiako lehen ministroaren aurka egiteko asmoa zuela azaldu dio Poliziari. Eraikina suntsitu behar zuen lehergailuak huts egin ostean, baina, Utoya uhartera joan eta 69 pertsona tiroka hil zituen. Beste hainbat politikari ere hiltzeko asmoa zuela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu