munDUA

Bretainiako Korrikaren bigarren ekitaldia egingo dute aurten

Duela bi urte hasi ziren bretoieraren aldeko lasterketa antolatzen, Euskal Herrikoa gustatuta.

2010eko urtarrilaren 21a
17:36
Entzun
Bretainian maiatzaren 10etik 15era egingo dute aurten Redadeg, hizkuntza bretoiaren aldeko lasterketa. 2008an egin zuten aurreneko aldiz, eta aurtengoak orduko baino bostehun kilometro gehiago izango ditu: 1.200.

Euskal Herrian AEK-k antolatzen duen Korrikari begiratu zioten bretoiek eurena egiteko, AEK-ko iturriek adierazi dutenez. "Gustatu egin zitzaien, eta egiten hasi ziren. Ziur gaude bigarren ekitaldi honetan ere arrakasta bermatuta dagoela".

Redadegeko talde antolatzaileak azaldu duenez, "lasterketa bretoia ikasteko, erabiltzeko, eta ofizialki onartua izateko deia da". Hizkuntzaren aldeko ekimen herrikoi horrekin "etorkizunera begirako borondatea eta konfiantza" agertu nahi dute.

Roazhon-en hasiko da Bretainiako Korrika, eta Pondin bukatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.