Gordon Brown Erresuma Batuko lehen ministroak jakinarazi berri du Irlanda iparraldean akordioa lortu dute DUP Alderdi Demokratiko Unionistak eta Sinn Feinek, eta hitzarmenak, haren ustez, "luzerako bakea bermatuko du".
Erresuma Batuak apirilaren 12an emango dizkio Irlanda iparraldeko Gobernuari Barne eta Justizia eskuduntzak. Hain justu, DUP eta Sinn Fein elkarrekin daude gobernuan.
Brian Cowen Irlandako lehen ministroarekin eta DUPeko eta Sinn Feineko ordezkariekin batera egindako agerraldian iragarri du akordioa, Dublinen.
Irlanda iparraldeko bake prozesua eragin zuen Ostiral Santuko Akordioan jasotzen den azken puntua da Barne eta Justizia eskuduntzei buruzkoa.
Autonomia 2007an berreskuratu zuen Irlanda iparraldeak, egungo exekutiboa osatu ondoren. Saint Andrewsko Akordioen ostean, Londresek ez luke autonomia eteteko aukerarik izango, errepublikano eta unionisten akordioak huts egiten badu ere.
mundua
Brownek Irlanda iparraldean akordioa lortu dutela iragarri du, eta horrek "luzerako bakea" bermatuko duela
Erresuma Batuak apirilaren 12an igorriko dizkio Barne eta Justizia eskuduntzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu