Gordon Brown Erresuma Batuko (EB) lehen ministroaren "lidergo gaitasuna" zalantzan jartzen ari dira bere alderdian -Alderdi Laboristan-, eta bi ministro ohi laboristek Brownen lidergoaz alderdi barruko diputatuen artean bozketa sekretua egiteko eskatu dute.
Patricia Hewitt (Osasun ministro izandakoa) eta Geoff Hoon (Defentsa ministro ohia) dira bozketa eskatu dutenak. "Behin betiko konpondu behar dugu lidergoari buruzko kontua, jakiteko Brownek segitu behar duen alderdiko buru izaten", esan dute. Mezuak bidali dizkiete diputatu laboristei.
Brown 2007ko ekainetik da Alderdi Laboristako buruzagia eta EBko lehen ministroa, Tony Blairren partez.
Beranduenez, ekainean izango dira Erresuma Batuko hauteskundeak. Azkeneko hiruretan Alderdi Laboristak irabazi ditu, baina azken hilabeteetan krisian da.
Erresuma Batua
Brownen lidergoaz bozketa eske
Bi ministro ohi laboristek alderdi barruan bozketa sekretua eskatu dute. Gordon Brown 2007ko da Alderdi Laboristako burua eta Erresuma Batuko lehen ministroa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu