EBko estatu kide bakar batek ere ez du emandako hitza bete eta ez ditu hitzartutako iheslari guztiak birkokatu, baina hiru herrialde horiek —Txekiak, Poloniak eta Hungariak— uko egin diote egitasmoan parte hartzeari, eta beraz Bruselak Europako Batasuneko Justizia Auzitegira eramango ditu.
EBren arabera, Hungariak ez du urrats bakar bat ere egin iheslariak hartzeko, Poloniak uko egin dio iheslari horiek hartzeari eta ez du horretarako konrpmisorik ere iragarri eta Txekiak ez du inor hartu 2016ko abuztuaz geroztik. Hiru herrialde horiek ez dira izan, hala ere, kuoten sistemaren kontra agertu diren bakarrak. Proposamenaren aurka bozkatu zuten Eslovakiak eta Errumaniak ere.
Lehendik ere hiru etstau horien aurkako prozedurak hasiak ziuen Bruselak. Zehazki aurtengo ekainean azalpenak eskatu zizkieten hiru estatuei, baina jasotako erantzuna ez zela aski iritzita, auzitara jotzea erabaki dute. Justizia Auzitegiaren erabakiak lotesleak dira, eta har ditzakeen neurrien hartean isun ekonomikoak leudeke.