Batzarra hasi aurretik egin dituzten adierazpenen arabera, zaila ikusten dute berrespen prozesuari taxuzko irtenbiderik bilatzea. Goi bileran akordiorik lortu ezean, areago sakonduko da EBren krisia. Nolabait aurre egiteko eta bozketa gehiago ez galtzeko prozesu hori izoztea erabaki dezakete.
Dena den, ez da Europako Konsttuzio Ituna EBko estatu eta gobernuburuek ibiliko duten gai bakarra. Horrez gain, Batasunaren hurrengo sei urteetako finantziazioa adostu behar dute, 25 kidera zabaldutako EBren lehendabiziko aurrekontua.
Europako Batasuneko goi bilera
Bruselan bilduta daude EBko buruzagiak, Konstituzio Itunari nolabaiteko irtenbidea ematen saiatzeko
Arratsaldeko bostak pasatxo zirela hasi da Bruselan, Justus Lipsius eraikinean, EB Europako Batasuneko estatu kideetako estatu eta gobernuburuen goi bilera; ziur aski, azken urteetan egin duten batzarrik gaitzenetako bat. Izan ere, Europako Konstituzio Itunaren berreste prozesuaren porrotari irtenbidea emateko saioa egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu