"Kezkatuta gaude eta Madrili laguntza eskatu behar diogu", adierazi du Garcia Mellek. Pintadaz gain, iragan urriaren 7an PPren egoitzan lapurreta bat izan zela gogoratu du.
Lehergailua gaur goizeko seietan zartatu da, eta iturri polizialek diotenez, etxean egindakoa zen leherkaria. Eztandaren ondorioz, atea eta leiho guztiak txikituta gelditu dira.
Joan den astean Mariano Raxoi Espainiako Gobernurako PPren hautagaia Nestor Kirchner Argentinako presidentearekin bildu zen.
Atentatua Argentinan
Buenos Airesko PPren egoitzan lehergailu bat eztandarazi dute, kalte materialak eraginez
PPko Buenos Airesko egoitzari lehergailuz eraso egin diote gaur goizean. Ez da hildakorik eta zauriturik izan, baina kalte materialak ugariak izan dira. Avelino Garcia Melle Galiziako Gobernuak hiri horretan duen ordezkariak adierazi duenez, "eztanda oso handia" izan da eta atentatu egileek utzitako "arrasto bakarra" horma batean utzi dute, ELS siglak eta izar gorri bat zuen pintada bat eginez. Garcia Melle PPko kidea eta egoitzaren goiko aldeko pisuan bizi da. Halaber, orain hamar egun idatzizko mehatxu bat jaso zutela argitu du. ESL sinatutako ohar horretan Espainiako, Erresuma Batuko eta AEBetako Gobernuei leporatzen diete Irakeko okupazio militarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu