Richard Holbrookek (New York, 1941) Daytonen, Ohion (AEB), Slodovan Milosevicekin Balkanetako gerraz eta bake akordioaz brandya edanez hitz egiten zuela esaten dute. Egia edo ez, bera izan zen Daytongo bake akordioaren egilea, eta hari buruz esaten dutenez, aurkari gogorrena mahaiaren beste aldera esertzeko gaitasuna zuen; Buldozer deitzen zioten horregatik.Stanley McChrystal Afganistanerako AEBetako jeneral izandakoak ere beldurra ziola aitortzen du. Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkariak euren «defendatzailerik gogorrena» galdu dutela uste du. «Diktadoreei ere burua makurrarazteko gaitasuna» zuela. Bihotzekoak jota hil zen, atzo goizaldean. 69 urte zituen.
Konbentzitzeko eta negozioak egiteko zuen gaitasuna gogoratzen dute, bizitzan izan dituen bi ofizioak. Holbrookek esaten zuenez, «ez da kezkarik izan behar gauza moralgabeak egiten dituztenekin hitz egiteko, bizirik daudenen heriotza saihets badezakezu».
Daytonen izan zuen arrakastaren ondorioz, Bakearen Nobel sarirako izendatu zuten —hainbatetan proposatu dute—, etaMilosevic konbentzitzen saiatu zen 1999an tropak Kosovotik atera zitzan, baina ahaleginak huts egin zuen. Horrek ez zion galarazi hamar urtera Afganistanerako eta Pakistanerako ordezkariizatea; Barack Obamak iaz izendatu zuen karguan.
2010ean McChrystalek hainbat kazetariri aitortu zien desadostasun handia zegoela militarren eta Administrazioko arduradunen artean. Hamid Karzaik Afganistango presidenteak ere ez zuen gustuko.
AEBetako Gobernuan etsai asko izan zituen, lagunak ere bai.Bill Clintonek Nazio Batuen Erakundeko AEBen ordezkari izendatu zuen. Nazio Batuen Erakundeko karguan dimisioa eman zuen 2001ean. Wall Streeten beti zeukan lekua.•
Hilberria. Richard Holbrooke
Buldozerra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu