Bulgariako bozetan botoak erosi dituztela salatu dute begiraleek

Gobernuko GERB alderdi kontserbadoreak irabazi ditu presidentetzarako hauteskundeak

Erredakzioa
2011ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Bulgariako presidentetzarako hauteskundeetan botoak erosi dituztela salatu dute ESLA Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundeko begiraleek. Ez dute alderdi jakin bat salatu, eta agintariek hori saihesteko egindako «ahalegina» goraipatu dute. Bulgariako hedabideek argitaratu dutenez, salaketa ugari egon dira, eta, horien arabera, hamabortz eta 25 euro artean eskaini dituzte botoaren truke. Hala ere, bozak «demokratikoak» izan dira ESLAren iritziz.

Bozen %78,8 zenbatuta, garailea Rosen Plevneliev izan da, gobernuko GERB alderdi kontserbadorekoa. Estatuko buruzagitza eskuratu dezake orain GERBek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.