Mundua

Burka debekatzea galdegingo du Danimarkako Alderdi Popularrak

Legebiltzarrean egingo du eskaria. Martin Henriksenen aburuz, jendeak ezin du Danimarkara iritsi eta "gizartetik bereizi".

Toki publikoetan burka erabiltzea debekatzeko eskatuko du Daniimarkako eskuinak. JALIL REZAYEE / EFE
2014ko uztailaren 8a
13:25
Entzun

Ez da lehen aldia eskuin muturreko alderdiak burka debekatzeko eskaera egiten duena. Duela urte batzuk ere ahalegindu ziren, baina legebiltzarraren gehiengoak atzera bota zuen.

Orain, ordea, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren babesa du Danimarkako Alderdi Popularrak. Azken horrek duela gutxi berretsi du Frantziako Gobernuak hartutako oso antzeko neurria, zeinak toki publikoetan burka edota nikaba janztea debekatzen duen.

Estrasburgoren erabakian oinarrituz, "segurtasuna" erlijio askatasunaren gainetik jarri du Alderdi Popularrak bere proposamenean, eta argudiatu atzerritarren Danimarkako gizartera "egokitzeko betebeharra" dutela.

Alderdiko eledun Martin Henriksenen esanetan, balizko legea betetzen ez dutenei isunak jarri beharko litzaizkieke, Frantzian egiten den bezala.

Gobernuan dauden sozial-demokratak eta liberalek iragarria dute ez dutela proposamenaren alde bozkatuko, eta ohartarazi halako lege batek Konstituzioa urratuko lukeela.

Alderdi Popularrak lortu zuen boto gehien maiatzeko Europako Legebiltzarrerako bozetan. Inkesten arabera, %20 egin dute gora haien hautesleek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.