Hauteskundeak Iranen

Buruzagi erreformista batek onartu du kontserbadoreek irabazi dituztela hauteskundeak

Iraneko alderdi erreformista nagusiko buru Mostafa Tayazadek onartu du kontserbadoreek irabazi dituztela Irango hauteskundeak. Hala ere, kontserbadoreek biztanleriaren %15aren babesa bakarrik jaso dutela nabarmendu du, eta bozak ez direla justuak izan nabarmendu du. "Hauteskundeak libreak izango balira, erreformistok 200 eserleku lortuko genituzke", gaineratu du. Guztira 290 eserleku daude Irango parlamentuan, eta ehun baino gutxiago eskuratu dituzte.

2004ko otsailaren 21a
14:37
Entzun
"Kontserbadoreek gehiengoa izango dute Irango parlamentuan, eta erreformistok talde txikiagoa izango dugu, 60 eta 100 eserleku artean", esan du Mostafa Tayazadek. Guztira 290 eserleku daude Irango parlamentuan. "Hauteskundeak libreak izango balira, erreformistok 200 eserleku lortuko genituzke", gaineratu du.

Hautesku begirale kontserbadoreek alderdi erreformisten zerrendak baliogabetu dituztela salatu du Tayazadek, tartean, Mohamad Reza Jatami Irango presidentearen zerrenda. "Argi esan dezaket kontserbadoreek gizartearen %15aren babesa dutela soilik. Parte hartzea %30a baino txikiagoa izan da Teheranen, eta Iran guztian %50a baino gutxiago", adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.