Katalunia

Buruzagi subiranistei bigarren gradua ezartzea proposatu dute

Erabakia "eztabaida luzeen ondoren" eta erabateko adostasunik gabe hartu dute espetxeetako batzordeetan. ERCko eta Junts per Catalunyako abokatuek iragarri dute helegitea jarriko dutela.

Oriol Junqueras ERCko diputatu lanetan, 2013. urtean, Kataluniako Legebiltzarrean. MARTA PéREZ / EFE
2019ko abenduaren 11
12:20
Entzun

Justizia Kontseilaritzako Zigor Neurrietarako, Gizarteratzeko eta Biktimaren Arretarako idazkariak eman du erabakiaren berri: Kataluniako preso politikoei bigarren gradua ezartzea proposatu dute. Hala erabaki dute Lledoners, Puig de les Basses eta Mas d'Enriceko espetxeetako batzordeek. "Zigorrak epaileek ezartzen dituzte; Generalitateak ez ditu epaiak erabakitzen. Espetxea zaintzak auzitegien erabakien arabera jokatzen du. Epaileena da mailaketari buruzko azken hitza ere", nabarmendu du Amand Caldero idazkariak.

Orain, ERCko kide Ester Capellak zuzentzen duen Generalitateko Justizia Kontseilaritzak onartu behar du teknikarien txostena. Hark badu beste proposamenik egiteko eskumenik ere; estatistiken arabera, baina, kasuen %5ean soilik gertatzen da halakorik.

Auzitegi Gorenak zigortu zituen guztiak, urriaren 1eko erreferenduma dela eta. Bederatzi eta hamahiru urte arteko zigorrak ezarri zizkieten, sedizioa eta diru publikoa oker erabiltzea leporatuta. Preso dauden buruzagiak hauek dira: Oriol Junqueras presidenteorde ohia; Joaquim Forn, Jordi Turull, Josep Rull, Dolors Bassa eta Raul Romeva kontseilari izandakoak; Kataluniako Parlamentuko presidente ohi Carme Forcadell; Omnium Culturaleko buru Jordi Cuixart, eta ANCko buru izandako Jordi Sanchez.

ERC eta Junts per Catalunyako legelariek iragarri dute helegitea jarriko diotela erabakiari. Jordi Pina abokatuaren iritziz, presoek hirugarren gradua jaso beharko lukete.

Bigarren graduan egon arren, presoek baimena eskatu ahal izango dituzte lanerako edo beste hainbat beharretarako, baina aurrez zigor zaintzako epailearen onespena beharko dute. Hark hartutako erabakiari, gainera, helegitea jarri ahal izango zaio dagokion lurralde auzitegian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.