Indiara eta Pakistanera joango zela iragarria zuen Etxe Zuriak, baina Afganistango bisita ezustean egin du. Nolanahi ere, segurtasun neurri handiak hartu dituzte Bush iristear zela-eta Kabul hiriburuan. Lekukoen arabera, AEBetako Armadako helikoptero eta tanke ugari dabiltza hirian.
Gutxi gorabehera 20.000 soldadu dituzte AEBek Afganistanen. Irailaren 11ko atentatuen haritik, talibanen erregimenaren aurka egin behar zela-eta 2001 amaieran inbaditu zuten AEBek gidatutak indarrek herrialde hura.
AEB
Bush Afganistanen da, inbaditu zutenetik lehen aldiz
George Bush AEBetako presidentea Afganisten da, bisita ofizialean, aurreneko aldiz. Etxe Zuriko iturriek agertu dutenez, "Al Kaedaren eta talibanen aurkako borrokari" bultzada eman nahi dio Bushek keinu horren bidez. Besteak beste, Hamed Karzai Afganistango presidentearekin batzartuko da. Ondoren, gaur arratsean bertan, Indiara abiatuko da AEBetako presidentea, eta handik Pakistanera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu