Egin diren azken ikesten arabera, erabakiorrak diren sei estatutan berdinduta daude Bush eta Kerry. Gaur kanpaina amaitzen da, eta bi hautagaiak mitinak ematen ari dira, etengabe. Gaur egun gogorra izango da bientzat.
Egungo presidente George W. Bushek Wilmingtonen hasi du eguna (Ohion), gero Pentsilvanian, Wisconsinen, Iowan, Mexiko Berrian eta Texasen eman behar ditu mitinak.
John Kerry, berriz, Floridan hasi da, gero Wisconcsinera joatekoa zen, handik Michiganera eta gero Ohiora.
Bi hautagai nagusien lanak, gaur amaituko dira, beraz.
AEB-etako presidentea aukeratzeko hauteskundeak
Bush eta Kerry zalantzan daudenak konbentzitzen saiatzen ari dira
Bihar da bozak emateko eguna, eta oraindik nori botako dion ez dakien jende ugari dago. Inkesta guziten arabera, bi hautagai nagusien artean berdinketa dago, eta ez dago jakiterik nork irabaziko dituen hauteskundeak. Beraz, George W.Bush errepublikarra eta John Kerry hautagai demokrata, azken orduak aprobetxatzen ari dira kanpaina egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu