G8ren goi bilera

Bush ez dago Kyoton ezarritako murrizketak onartzeko prest

Karbono dioxidoaren isurketaren kaltegarritasuna dela eta, Kyoton ezarritako baldintzekin desadostasuna erakutsi du George Bush AEBetako presidenteak. ITV katean eginiko elkarrizketa batean Bushek aurreratu du ez duela Kyoton hitzartutako adinako murrizketarik onartuko, eta, beraz, litekeena da Gleneaglesen (Eskozia) G8ak egingo duen goi bileran akordiorik ez egotea.

2005eko uztailaren 4a
16:40
Entzun
G8ak _munduko herrialde industrializatuenek (AEB, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Japonia eta Kanada) eta Errusiak_ Eskozian egingo duen goi bilerarako hartu duen xedeetako bat munduan ematen ari den aldaketa klimatikoa etetea da. Irtenbideetako bat Kiotoko protokoloa da eta, bertan, ingurumena zaintzeko baldintza batzuk ezarri ziren; batik bat, herrialde industrizalizatuenei C02 igorpenak murrizteko konpromisoa eskatu zitzaien. Murrizte hori onartzeko prest ez dago Bush AEBetako presidentea.

Kiotoko protokoloarekiko egonezina adierazi duen arren, aldaketa klimatikoaren gaia garrantzitsua dela nabarmendu du. Hori dela eta, teknologia berrietan inbertitzea proposatzen du arazoari aurre egiteko. 20.000 milioi dolarreko inbertsioa egin dutela gogorarazi du eta, besteak beste, hidrogenoz bultzatutako autoetaz hitz egin du.

Tony Blairengan esperantza txertaturik duela esan du, eta Kiotokoa alde batera utzi eta teknologia berriei ekitea gustatuko litzaiokeela adierazi du.

Bushen hitzetan, teknologia berri hauekin (hidrogenozko autoak,kasu) airea garbiagoa izango da eta petrolioarekiko menpekotasuna jaitsi egingo da.

Pobrezia, beste ardatza

G8aren goi bileran jorratuko den beste gai bat pobreziaren aurkako borrokarena da. AEBeak munduko herrialderik aberatsena izanik, bere BPGaren %0,2abesterik ez du eskaintzen laguntzetarako, NBEk %0,7a finkatu zuen bitartean.

Nekazaritzari dagokionez, Bushek adierazi du prest dagoela nekazaritzarako laguntzak kentzeko Europako Batasunak Nekazaritza Politika Bateratuari amaiera ematen badio.

Gainera, Tony Blair Irakeko gerran aliatu izan zuen arren, Bushek ez du harekin zorretan dagoenik; aitzitik hura Blair berak “terrorismoaren aurka” hartutako erabakia izan zela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.